Boluntariotza entitateen azoka egingo dute, larunbatean, Bulebarrean
Sareginez-ek boluntariotza entitateen azoka antolatu du larunbaterako. Boluntariotzak arlo anitzetan egiten duen lana ezagutaraztea eta gizarteratzea helburu du ekimenak. Esaterako, gizarte bazterkeriaren aurkako borroka, gaixorik edo ezintasuna duten pertsonei laguntza edota garapenerako lankidetza eta heziketa. Azoka, Bulebarreko kiosko ondoan egingo dute, 11:30etik 19:30era bitartean. Sareginez Gipuzkoako boluntarioen eta boluntariodun entitateen sarea da. Antolakuntzan, Gizalderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
