Egiako presoen eskulanak, iruditan
Egiako Herrira Bilguneak antolatutako Elkartasunaren Astearen barruan auzoko euskal presoek egindako eskulanen erakusketa egin dute. Lanak ikusgai daude Egia kultur etxearen erakusketa aretoan, 17:00etatik 21:00etara; hauek ikusteko azken eguna ostirala, ekainaren 15a, izango da.
Besteak beste, marrazkiek, egur tailek eta eskuz jositako poltsa eta txotxongiloek osatzen dute bilduma. Egileak, berriz, Egiako euskal presoak dira. Erakusketa joan den astean ireki zutenean 10 ziren atxilo zeuden egiatarrak; baina Jazint Ramirez, aske gelditu zen 20.000 euroko bermea ordainduta.
- Egiako euskal preso politikoek egindako eskulanen erakusketa, Egia kultur etxean. (Argazkia: Mikel Goñi)







