Euskal Herriko baleazaleen hainbat irudi liburu batean bildu ditu Ontzi Museoak
Erdi Arotik egungo garaia arte Euskal Herrian egindako bale ehizaren historia bildu du Jose Maria Unsain zuzendarikideak
Euskal Herriko baleazaleen historia bildu du Jose Maria Unsainek, Ontzi Museoko zuzendarikideak, Euskal baleazaleak; berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak izeneko liburuan. Lan sakona egin du eta erdi arotik egungo garaietara arte Euskal Herrian egindako bale ehizaren historia bildu du, hainbat eta hainbat irudiren laguntzarekin. “Hasieran proiektu oso txikia zen eta liburuxka bat egitea zen ideia; baina irudien ikerketan hutsune handia zegoela ikusi genuen eta lantzen hasi ginen, oraingo emaitza lortu arte”, adierazi du Unsainek liburuaren aurkezpenean.

