'Sagardoa eta itsasoa' ekimenaren bidez itsasgizonek sagardoarekin zuten lotura historikoa ezagutaraziko dute
Sagardun Partzuergoak sagardoaren kultura sustatzeko eskaintza turistikoa bildu eta sustatzeko Sagardoaren lurraldea marka sortu du. Honen baitan eskainiko dituzten esperientzia turistikoen lehena Sagardoa eta itsasoa izenekoa da. Aquariumenekin eta Pasaiako Ondartxo museoarekin lankidetzan osatu dute ekimena. Honen bidez, Ternuara joaten ziren baleazaleek edari horrekin zuten lotura historikoaren berri izango dute partaideek. Horrez gain, Ciudad de San Sebastian katamaranean badian barrena ibili, Aquariumen eta Ondartxon bisitaldi gidatua egin, eta sagardotegi menuaz gozatzeko aukera izango dute.

