Bittor Alkiza futbolari ohia, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria eta Jon Apezetxea pilotaria izan dira, besteak beste
Lehen aldiz, Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida bat jokatuko du. Ekainaren 23an izango da lehia, 16:30ean, Eslovakiaren aurka, eta Anoeta izango da eszenatokia. Kirol, kultur eta euskalgintzako hainbat lagunek bat egin dute gaur Anoetan, partidari babesa emateko. Bertan izan dira Bittor Alkiza futbolari ohia eta Realeko harrobiko taldeen arduraduna, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria, Martxelo Otamendi
Berria egunkariko zuzendaria, eta Jon Apezetxea pilotaria, besteak beste.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai
hamaikagara.com eta
barrabarra.eu webguneetan, baita Donostiako Erniope tabernan eta Aratz erretegian.