Marrazkirik eta istoriorik onenak saritu dituzte
Udaltzaingoak mugikortasun eta hiri segurtasuna lantzen du 9 eta 12 urte bitarteko haurrekin ikasturtean zehar. Ikastaroetan egin dituzten marrazki onenak saritu dituzte. Atzo egin zuten sari banaketa udaletxean. Donostiabusek, bestetik, kontakizun laburren lehiaketa antolatu du eta aurkeztu dituzten 140 lanen artean onenak hautatu dituzte.
