Donostia 'Time Out' hiria da

Ezkerretik eskuinera: Eduard Voltas 'Time Out' aldizkariko editorea, Josu Ruiz Turismo zinegotzia eta Roke Alkizu Diputazioko Turismo zuzendaria.
Hiriari eskainitako zenbaki berezia kaleratu du bidaiari eta turistentzako aldizkariak Time Out aldizkariak Donostiari eskainitako zenbaki berezia argitaratu du. Turista eta bidaiari anglosajoientzako argitalpen erreferentea da. Iaz Donostiak 400.000 bisitari hartu zituen, eta haientzako prestatu dute azken zenbakia. Ingelesez eta gaztelaniaz idatzi dituzte Donostiari buruzko edukiak.
Gutxi dira Time Out aldizkarian sartzea lortu duten hiriak. Mundu osoan 17 milioi irakurle ditu. Hasiera batean Londresko erdigunean eta Euskal Herriko hainbat kioskotan arriko dute salgai. Hurrengo hilabeteetan Euskal Herrira sarbide diren aireportuetan eta autopistetan ere izango da eskuragarri.