Jaien lehen txanpa, Antiguan

Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna haurren gozagarri izan zen atzo Antiguako frontoian. (Argazkia: Mikel Goñi)
Auzoko haurrek atzo gozatu zuten Pirritx eta Porrotx Zazpikoloroa emankizuna. Berau Antiguako San Joan jaietako hirugarren ekitaldia zen. Izan ere, joan den igandeko Txemi Lasarteren omenezko pala txapelketaren finalak estreinatu baitzuen asteburu honetan lehen gailurrera iritsiko den programa.
Gaur, berriz, gero eta gertuago dauden sanferminen koloreek hartuko dituzte Gaskonia plaza eta inguruak. Izan ere, San Fermin Txikito entzierroa antolatu baitute 18:00etarako. Haurrei zuzendutako ekimena da, eta zuriz eta gorriz jantzita doazenek merendola izango dute ordu erdi lehenago.
Fortuna kirol elkartearen laguntza izango dute bihar festen antolatzaileek. Azkeneko urteetan egin den modu berean, eskalada saioa egingo dutelako Ondarretako horman. Jaiak une egokiak badira kirol berriak probatzeko, baina baita Sert plazan izango den parke erraldoian aritzeko ere.
Jaietan janaria ezin dela falta jakitun, auzoko elkarteek hartu dute biharko herri afaria prestatzeko ardura. Frontoia jangela bilakatuko dute bihar, 20:30ean. Afariak, azkeneko 14 urtetan egin den moduan, postre berezia izango du: Ez dok hamairu, Antiguon hamalau emanaldia. Auzoko musikariak eta musikazaleak elkartu ohi dira sanjoanetako emanaldi honetan umore onez eta mozorroz atzoko, eta gaurko, euskal kantak errepasatzeko, 22:00etan hasita.
Zaleek profesionalei egingo diete tartea ordu eta erdi geroago. Izan ere, ia Ez dok hamairu, Antiguon hamalau ikuskizuna bezain errotua dagoen Trakets berbena taldea. Dantzarako musika emanaldia 23:30ean hasiko da, frontoiko eszenatoki berean. Kantak, bertsoak eta sua Igandean dantza ikuskizunek eta arratsaldeko erromeriak emango diote jai giroa auzoari, ostegunera arteko atsedenaldia hartu baino lehen.
Festen bigarren txandak, besteak beste, Morau eta Anari kantarien abestiak zein puntako bertsoak ekarriko ditu, eta baita ekainaren 23ko San Joan


