Donostiarren eskaera eta proposamen guztiei erantzun die udalak
Auzo eta herriak Donostia indartzen prozesua udazkenean abiatu zuen udalak. Herritarren 621 eskaera jaso ditu. Horietatik 267, legealdi honetan gauzatuko dituela esan du. Ia 200 proposamenei ezezkoa eman die. Eta gainerakoak, 156, egoera ekonomikoak edo udalbatzaren gehiengoak baldintzatuta daudela plazaratu du.
Herritarrek egindako proposamen batzuk jada abian direla adierazi du Juan Karlos Izagirre alkateak. Herritarren hainbat eskaera udal gobernuaren lehentasunekin bat datorrela azaldu du.
Egingo diren edo jada abian dauden egitasmoen zerrendan daude: Herreraren peatonalizazioa, Karlos I. etorbideko sarreraren desagertzea, hileta laikoen ordenantza, Añorgako bulebarizazioa eta baratza publikoak, besteak beste. Herritarrek Donostia.org webgunean ikus ditzateke eskaerak eta proposamenak; eta baita udalak emandako erantzunak ere. Auzo bakoitzeko kultur etxean ere eskuragarri daude.