Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala Igeldoko Itsas Aurre herri elkarteko ordezkariekin bildu dira
Igeldoko Itsas Aurre elkartearen eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Aldundiak Igeldo udalerri bilakatzeko nahiari buruzko lehen bilera egin zuen duela bi aste. Aldundiak afera sakon aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Orain bigarren bilkura egin du, eta Aldundiak konpromiso honen berri eman dio Donostiako Udalari. Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatua, Donostiako Udaleko ordezkariak eta Itsas Aurre elkargoko ordezkariak izan dira bileran