Paco Yoldi, itxita; Etxadi, irekita
Aurreikusi bezala, Anoetako Paco Yoldi kiroldegia hiru hilabetez itxita egongo da, ekipamendua goitik behera eraberrituko dutelako.
Etxadiko kiroldegiko ateak, berriz, zabalik daude. Tenis elkarteak kudeatzeari utzi ostean, Donostia Kirolako langileek hartu dute kiroldegiaren ardura. Igerilekua eta gimnasioa erabilgarri daude eta erabiltzaileek «normaltasuna nagusi» dela baieztatu diote IRUTXULOKO HITZAri.