Patxi Lopez lehendakariak Euskotreneko Altzako geltokiaren lehen harria jarri du

Ezkerretik eskuinera: Ernesto Gasco Garraio sailburuordea, Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Patxi Lopez lehendakaria.
1.040 metroko zatia da, eta lurpetik joango da. Lanak 31 hilabetan bukatzea aurreikusi dute. Aurrekontua, berriz, 34 milio euro eta erdikoa izango da. Donostialdeko Metroa tren “soziala” izango dela adierazi du Lopez lehendakariak. Lurraldeko biztanleen %65ari zerbitzua eskainiko diola eta orain arte isolatuta egon diren auzoei lagunduko diela.