Sorkuntza onenaren saria eskuratu du Jon Anza donostiarrak
Euskal Kantu Txapelketaren finala jokatu zen atzo Antzoki Zaharrean
Jon Anzaren Amonari kantuak lortu du sorkuntza onenaren saria. Bakarlari onenarena, berriz, Maitena Monaco baigorritarrak lortu zuen. Bikote onena, Zeanuriko Olatz Goikoetxea eta Esti Olivares izan zen; eta talde onena, Senpereko Hiru Soinu. Sari berezia, berriz, Zuberoara joan zen, Claudine Arhancet eta Elsa Oliar-entzat izan baitzen.