Belar hockey taldeko jokalariei harrera egin diete udaletxean
Udalak Realeko Belar Hockey taldeko emakumeak hartu ditu gaur. Egindako aparteko denboraldiagatik zoriondu dituzte jokalariak eta taldeko arduradunak. Realak bigarren postua lortu du bai Ligan bai Kopan, eta Europarako sailkatzea lortu du.