DYA-k sorosle titulua eskuratzeko ikastaroa emango du
Ikastaroa ONCE elkarteak Etxaide kalearen 14. zenbakian duen aretoan egingo da. Izena emateko, berriz, 943-46 46 22 telefonora deitu beharko da. Ikasle plazak mugatuta daude antolatzaileen arabera, “kalitatea” bermatzearren. Era berean, 100 euroko kostua izango du.
Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretiko sorospen ezagutzak izatea, eta egunerokotasunean aurki daitezken arriskuei aurre egiteko teknika eta jakin-beharrekoak jorratuko dituzte. Sorosle titulua eskuratzeko, berriz, horiek guztiak ikasi direnaren froga izango den proba gainditu beharko da.