Musikaren Eguna ospatzeko hiru kontzertu egingo dituzte Viktoria Eugenian
Corizonas, Mursego, St. Vincent, Alejandro Escovedo, PLV Havoc eta Iñaki Etxepare Country Rock Trio izango dira zuzenean
Viktoria Eugenia Antzokiak bat egingo du Musikaren Nazioarteko Egunaren (hilaren 21a) ospakizunekin. Musikaren Egunak lelopean hiru kontzertu bikoitz hartuko ditu hurrengo hiru egunean. Bihar Alejandro Escovedo eta PLV Havoc ariko dira; ostegunean, St. Vincent eta Mursego; eta ostiralean, Corizonas eta Iñaki Etxepare Country Rock Trio. Hiru emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 15 eurotan daude salgai. Bi edo hiru kontzertuetarako sarrerak erosten dituztenek eskaintza berezia izango dute; emanaldi bakoitzeko 10 euro ordainduko dute.