Herrerako jaietako kroseko saridunak.
Herrerako jaietako krosean bederatzigarren postua lortu du
San Luis jaietako krosean Sergio Pousada izan zen herreratar azkarrena. Klasifikazio orokorrean bederatzigarrena izan zen; 22 minutu eta 3 segundoko marka egin zuen. Haren atzetik heldu ziren Imanol Etxebeste (22m 23s) eta Ugaitz Alunda larratxotarrak (22m 45s), Andoni Salvador donostiarra (22m 46s), Jokin Mendiburu egiatarra (22m 58s) eta Romano Purro donostiarra (23m 16s).
Helmugara iristen lehena, ordea, Errenteriako Javier Gonzalez izan zen; kroseko irabazleak 19 minutu eta 32 segundoko marka egin zuen. Emakume azkarrena Marisol Martinez irundarra izan zen. Krosean ez zuen emakume donostiarrik parte hartu. Guztira 49 pertsonak parte hartu zuten proban.