Ezkerretik eskuinera: Antxon Valles, Intermon Oxfam-eko Nerea Basterra eta Blas Valles. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Erdialdeko Valles tabernak bere 70. urteurrena ospatuko du aste honetan. Ospakizuna herritarrekin egiteaz gain, behar gehien dutenen alde egiteko baliatu nahi dute urtemuga. Horregatik, Intemon Oxfamen aldeko pintxo solidarioa egingo dute, larunbatean. Errege katolikoen kaleko terrazan, Edaria eta babarrun berri platerkadatxoa 3 eurotan salduko dituzte. Halako 2.000 saltzea espero dute, eta lehen 700 lagunei oroigarri gisa egin duten ontzia emango diete oparitan. Parte hartzen dutenek zozketetarako txartela jasoko dute. Bildutako dirua Intermonek Afrikan eta Hegoamerikan aurrera daramatzan proiektuetara bideratuko dute. Ostiralean, berriz, bezeroek eta lagunek 5 jotako urdaiazpikoa dastatzeko aukera izango dute, 20:00etan hasita.