Bandera haien artean da Espainiakoa, eta azaldu du harekin ez dela identifikatzen, baina legea bete duela
Udal gobernuak udaletxeko banderak lekuz aldatzea erabaki du. Mastiletatik zintzilik jarri beharrean, Alderdi Ederreko sarrerara jaitsi dituzte. Azkenaldian jasan duten kaltea dela eta, «leku ikusgarri eta babestu batean» jarri dituztela adierazi du Axier Jaka Bilduko zinegotziak. Gasteizko eusko legebiltzarreko formatu bera erabili dutela esan du. Bandera haien artean da Espainiakoa, eta udal gobernuak azaldu du harekin ez dela identifikatzen, baina legea bete duela.