Egiako artistek K1 Donostiara jaialdia egingo dute larunbatean
Larunbatean egingo dute jaialdia, Egiako hamaika txokotan
Egia auzoarekin lotura duten artista talde batek K1 Donostiara (Kilometro 1 Donostiara) jaialdia egingo du larunbatean. Auzoko hainbat txokotan hamaika ekimen artistiko egingo dituzte egun osoan zehar. Ez kalean bakarrik, baita autobusetan ere. Auzoa zeharkatzen duen 9. lineako ibilgailuetan igotzen direnek 3-4 minutuko sketchak ikusteko aukera izango dute. Donostiarrak eta, bereziki, egiatarrak guzti hauetan parte hartzera gonbidatu ditu Gorka Esnalek.


