
Lehen lerroan, Maialen Zelaia, Esti Aizpurua, Martin Garitano eta Ane Bergara. (Argazkiak:Mikel Goñi)
Realeko Esti Aizpurua, Maialen Zelaia eta Ane Bergarak parte hartu dute harrera ekitaldian
Larunbatean jokatuko den Euskal Herria eta Eslovakiaren arteko emakumezkoen futbol partidan arituko diren jokalarien ordezkariak hartu ditu Gipuzkoako aldun nagusi Martin Garitanok Aldundiaren Jauregiko Tronuaren aretoan. Jokalarien ordezkari lanak Esti Aizpurua eta Maialen Zelaia donostiarrek eta Ane Bergara beratarrak egin dituzte, hirurak Realeko jokalariak.
Garitanok ekitaldian azaldu duenez, Gipuzkoa “berdintasunaz eta euskaraz” nahi du, eta horrexegatik eman dio aldundiaren babesa partidari. Are gehiago kontuan izanik, “emakumezkoek gizonek bezain beste, eta askotan gehiago egin behar izaten dutela”.
Partida larunbatean, 16:30ean, jokatuko da Anoetako estadioan, eta bertara sartzeko 10 euroko sarrera ordaindu beharko da. Txartelak
Hamaikagara.com eta
Barrabarra.eu webguneetan, Erniope tabernan eta Aratz erretegian eros daitezke aldez aurretik.