La Oreja de Van Gogh taldearen 'Dia cero' abestia izango da Espainiako Itzuliaren sintonia
Donostiako taldeak jarriko dio musika aurtengo Espainiako Itzuliari. Cometas por el cielo diskoko Dia cero kanta hautatu dute sintonia gisa. Txirrindularitza probaren spot ofiziala jada grabatu dute, eta bertan agertuko da boskotea.


