Uholdeek hiria kolpatu zuten duela 20 urte, San Joan bezperan
Bi ordu eskasetan euri jasak eta itsasgorak bat egin eta gero, Donostia hankaz gora geratu zen; Herrera, Gros, Egia eta Amara izan ziren kaltetuenak San Joan bezperan gertatu zen. Goizeko 10:00ak aldera euri jasa indartsu batek kolpatu zuen hiria. Bi orduko ekaitza izan zen. Igeldoko Meteorologia Behatokiak 140 litro metro koadroko zenbatu zituen bi ordu horietan. Itsasgorak, gainera, egoera okertu zuen. 160 bat donostiarrek etxetik kanpo igaro zuten gaua. Ez zen hildakorik egon, baina kalte materiala handia izan zen. Uholdeek festak zapuztu zituzten. Bihar, Itzurun gehigarrian egun hartan gertatutakoari buruzko erreportajea argitaratuko dugu.



