Internacional, txapeldun
Bigarren urtez jarraian, hondartza boleiboleko 4×4 txapelketa herrikoia antolatu du Gipuzkoako Boleibol Federazioak. Hainbat igandetan, Donostialdeko neska-mutilek osatutako sei talde aritu dira lehian, Zurriola hondartzan; eta dagoeneko txapelketak badu irabazlea, Internacional taldea. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu Internacionalek, honako jokalariekin: Katiana De Sousa, Valentina Pulicari, Eli Rodriguez, David Careaga eta Fabiola Rueda. Bigarren sailkatua, Hernani izan da, eta hirugarrena, Rabotogordo.