Piratek urtebetetze festa egingo dute igandean
Donostiako Piratek hamar urte betetzen dituzte eta hiriko haurrekin urtebetze festa egingo dute igandean. 15:00etan eta 17:00etan Porrotxek, Irrien Lagunak klubeko lagunek eta beste hainbat pertsonaiek bi ikuskizun eskainiko dituzte Intxaurrondoko kultur etxean. Musika, jolasak eta askari erraldoi bat eskainiko dute, halaber, kultur etxe kanpoko plazan.


