Sei diseinatzaileren lanak ikusgai eta salgai izango dira, bihar eta etzi, Ekain Arte Lanak galerian
Ekain Arte Lanak galeriak 2egunDesign ekimena aurrera eramango du, bihar eta etzi. Virginia Ameztoy, Gill Connon, Marta Fernandez Caballero, Inhee Jeon, Gabriela Muñagorri eta Idoia Unzurrunzaga diseinatzaileek euren lanak ikusgai jarri dituzte. Kapelak, bitxiak, lanparak, ispiluak, zeramika… material eta teknika anitzekin egindako lanak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.