Laura Arroyo jasotako sariarekin (Argazkia: EHU Ibaeta)
Espainiako kirol kontseilu gorenak urtero banatzen dituen hiru sarietako bat jaso zuen Laura Arroyo altzatarrak atzo arratsaldean. Unibertsitateko emakume kirolari onenak saritu ohi dituzte sarien bidez. EHU Ibaeta saskibaloi taldearekin egindako denboraldi bikainagatik saritu zuten Arroyo, baita Espainiako selekzioarekin egindako lanagatik.