68 lagunek izena eman dute 'Izarrak plazara' talentu lehiaketan
Hautaketa proba bihar egingo dute Intxaurrondo kultur etxean.
Izarrak plazara talentu lehiaketaren izen emate epea ostiralean amaitu zen, eta 22 taldek adierazi dute parte hartzeko nahia. Guztira, 6 eta 18 urte arteko 68 lagun dira. Hauek prestatutako ikuskizunak oso anitzak dira: kantua, dantza, antzerkia, musikariak, magia, pailazoak, bakarrizketa, txotxongiloak… Denek ez dute, ordea, Intxaurrondo kultur etxeko oholtzara igotzeko aukera izango; bihar egingo duten hautaketa proba gainditzen dutenak bakarrik itzuliko baitira. Plazara Goaz Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako lehiaketa ostegunean egingo dute Intxaurrondo kultur etxean, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da.
