'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalari diru laguntza kentzeko aukera baztertu du alkateak
Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi du Bildu legez kanporatua izateko “arriskuan” dagoela, Donostiako Udalak presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeagatik. Juan Karlos Izagirre alkatearen ustez, «gehiegikeria» da. Bere esanetan, azken batean, «beste diru laguntza asko ematen diren bezala, beste diru laguntza bat da”. Zer nolako erantzuna eman aztertuko dutela esan du alkateak, baina diru laguntza bertan behera uzteko aukera baztertu du: «gobernu honek erabaki bat hartzen duenean, aurrera egiten du».
