Ekiten ikasten ari dira Deustuko Unibertsitatean
Ekintzailetzari buruzko Deusto Startup Day jardunaldia egiten ari dira gaur, Deustuko Unibertsitatean. DeustuKabi enpresa inkubategiak antolatuta, 30 bat ekintzaile berri nahiz senior elkartu dira Garate eraikineko Innogunean. Etorkizuneko ekintzaileek modu praktikoan, zuzenean eta eraginkorrean ekiten ikasiko dute. Izan ere, startup-ek –eratu berri diren enpresak– nola funtzionatzen duten, nola finantza daitezkeen edota arrakastarako gakoak zeintzuk diren azalduko baitiete startupetan aditua den Xabier Alvarezek eta Doocuments enpresaren sortzaile Carlos Polok.

