Hernaniri irabazi behar dio Donostiak, Herriarteko finalera iristeko
Herriarteko Pilota Txapelketan, finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean, Donostiak eta Hernanik. Hernanik aurrea hartu zion Donostiari, bi partida irabazita, 26 tantoko aldea lortuz. Donostiako kadeteek 15-22 irabazi zuten; jubenilek 22-1 galdu zuten; eta nagusiek ere, 22-10 galdu zuten. Itzulerako partidak Anoetako Atano IIIean jokatuko dituzte, datorren larunbatean. Finalerako txartela lortuko du, guztira partida gehien irabaztea lortzen duen taldeak.
