Kale Lagunakek ez du igoera lortu
Ametsa lortu nahi zuen Kale Lagunakek, Lehen Mailatik Ohorezko B Mailara jauzia emanaz, baina ezin izan du; igoera fasean izandako bi aukeretan huts egin baitu. Igoera zuzena lortzeko partidan, 3-1 galdu zuen Donostiako taldeak Valles Deportivoren aurka. Ondoren, joan-etorriko lehia izan du Atletico San Vicenteren aurka, baina bi partidak galdu ditu. Etxean, 1-4 galdu zuen, eta atzo jokatutako itzulerako partidan, 5-3 galdu zuen berriro ere. Beraz, aurtengo denboraldian bezalaxe, Lehen Mailan jokatzen jarraitu beharko du Kale Lagunakek.
