Donostiarrak atzo goizean ekin zion KAE 1 Ligari. Elantxobeko XXV. Bandera egon zen jokoan lehen estropadan, eta faboritoak eskuratu zuen, Oriok (19:46.83). Donostiarra bere txandako irabazlea izan zen, 20 minutu eta 37 segundoko denborarekin, baina sailkapeneko zazpigarren postuan geratu zen. Datozen estropadetan gehiago erakutsi beharko du Jose Ramon Mendizabalen koadrilak, sailkapenean goruntz egiteko. Uztailaren 8an izango da KAE 1 Ligako hurrengo estropada, Santurtzin.
ELANTXOBEKO XXV. Bandera
|
ELKARTEA |
DENBORA |
| 1 |
ORIO-BABYAUTO |
19:46.83 |
|
| 2 |
Busturialdea – Elantxobe |
20:08.62 |
|
| 3 |
Santurtzi – Iberdrola |
20:12.51 |
|
| 4 |
Lekittarra – BM |
20:12.60 |
|
| 5 |
Camargo |
20:29.01 |
|
| 6 |
Ondarroa A.E. |
20:33.40 |
|
| 7 |
Donostiarra |
20:37.79 |
|
| 8 |
Deusto-Tecuni-Bilbao |
20:45.43 |
|
| 9 |
Getaria |
20:47.41 |
|
| 10 |
Zarautz – Inmobiliaria Orio |
20:47.59 |
|
| 11 |
Hondarribia – Orsa |
20:53.91 |
|
| 12 |
Santoña |
21:14.27 |