Margot, On eta Tacumah Reggae Band taldeak saritu dituzte Piraten Musika Lehiaketan
Donostiako Piraten Musika Lehiaketak baditu saridunak: Margot, On eta Tacumah Reggae Band. Hiru talde horiek lortu dute Aste Nagusian, Piraten gunean jotzeko txartela. Epaimahaiak Margot eta On hautatu ditu. Tacumah Reggae Band taldea publikoak saritu du, lehiaketako kontzertuetara joan diren ikusleen boto gehien lortu baitu.
