Bihotzarentzat osasungarriak diren paseoak egingo dituzte
Gipuzkoa Ospitalak prestatutako prebentzio kardiobaskularreko kanpainaren barruan, bihotzarentzat osasungarriak diren paseoak antolatu dituzte. Bengoetxea kaleko sorospen etxetik abiatuko diren lau ibilbide diseinatu dituzte, guztiak lauak. Bidean, aholkuak emango dizkien fisioterapeuta baten laguntza izango dute partaideek. Lehen irteera bihar egingo dute. 09:30ean irten eta Haizearen Orrazira joan-etorria egingo dute (sei kilometro). Antolatzaileek gogoratu dute sorospen etxea 08:00etatik irekia dagoela, eta interesa dutenek bertan odolaren presioa neurtzeko aukera dutela.