Bildu legez kanpo geratzeko «arriskuan» dela dio Barne Ministerioak
Joan den astean, Barrutik begiratzeko leihoak dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu zuen udal gobernuak. Presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeagatik Bildu legez kanpo uzteko «arriskuan» dagoela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Juan Karlos Izagirre alkatearen hitzetan, «gehiegikeria» da Barne Ministerioak adierazitakoa eta diru laguntza bertan behera uzteko aukera baztertu du: «Gobernu honek erabaki bat hartzen duenean, aurrera egiten du».
