Garin eta zuloaga, txapeldun
IRUTXULOKO HITZA eta Berria egunkarien aldeko Antiguako XXII. Krosa jokatu zuten larunbata goizean. Guztira, 252 partaidek lortu zuten 10 kilometroko ibilbidea egitea. Eneko Garin villabonatarra izan zen txapelduna, 33 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ion Arzubialde lehia bizian aritu zen Garinekin azken metroetan, eta bigarren postuan geratu zen, lehen donostiarra izanik. Emakumeetan, berriz, Amaia Zuloaga aiarra izan zen lehena (39:56); eta Naiara Casi izan zen lehen donostiarra (41:20).



