Naroa Agirrek Olinpiar Jokoetarako txartela lortu nahi du Helsinkin
Helsinkiko munduko atletismo txapelketan izango da Naroa Agirre atleta donostiarra. Bihar hasiko da txapelketa, eta bertan Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko txartela lortzea espero du Agirrek. Joan den apirilean lesioa izan zuen ezker zangoan eta lesio horrek prestakuntza atzeratu du. Helbururik ez duela aitortu du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean: “Nahiz eta entrenamendu gutxi egin, ahal dudan proba guztietan parte hartu behar dut. Europako gutxiengo marka badut, eta aprobetxatu behar dut”.