Ostiralean zabalduko dute Gipuzkoa plazako liburu eta disko azoka
Ostiralean hasi eta uztailaren 15a bitartean, liburu eta disko azoka izango da Gipuzkoa Plazan. Azokak liburuak saltzeko antolatzen direla azpimarratu du Arantza Urkiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak. Guztira, 38 postutan 40 erakusle bilduko dira, eta %10eko deskontua izango dute liburuek. Euskal pizkundearen erakusketa bat ere izango da, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak… Guztia, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.