Aritz Aduriz zuri-gorria izango da hurrengo hiru denboraldietan
Athleticek baieztatu du Valentzia taldeko jokalari donostiarra Bilbon ariko dela datorren denboralditik aurrera. Donostiarrak elastiko zuri-gorria jantziko du datozen hiru urtetan. 31 urte ditu Aritz Adurizek. 2008/2009 denboraldian Athleticek Mallorkari saldu zion, eta bi denboraldi egin zituen. Eta Valentzian beste bi egin zituen ondoren. Hirugarren aldiz ariko da Aduriz Athleticen.