'Kanpaiak jo bitartean' ikuskizunaren obra.
Kanpaiak jo bitartean lana izango da ostiralean ikusgai Antzoki Zaharrean
Bata, emakume gaztea. Umerik ezin edukita dabil, eta desesperazioak jota dago. Medikuarengana joango da intseminazio artifiziala praktikatu diezaioten. Bestea, gizon gaztea. Semen emailea da, eta hilero egiten duen moduan kontsultara joango da. Ustekabean elkar ezagutuko dute bi gazteek, eta etengabeko gaizki ulertzeak izango dira. Glu-Glu Produkzioak taldeak ostiralean Antzoki Zaharreran ekarriko duen obra da:
Kanpaiak jo bitartean.
Elkar ezagutu behar ez zuten, eta behar baino gehiago ezagutuko duten bi gazteen inguruko komedia eroa da. Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria aktoreak dira aktore protagonistak. Galder Perez bilbotarrak zuzendutako obra da. 2009an estreinatu zuten.