Espazio magikoa sortu du Galtzagorrik Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan
Kontuari Kontu literatura gunea zabalduko dute bihar, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan. Galtzagorri taldeak espazio magiko bihurtu du erakusketa gela, ipuinen bidez; eta ekainaren 28ra arte bisitatzeko aukera egongo da. Lau ipuin tradizional moldatu dituzte, eta hainbat marrazkilariren laguntzarekin, sentitu, ikusi eta entzun daitekeen tokia sortu dute. Haurrek helduen laguntzarekin bisitatzeko egin dutela azpimarratu dute, ipuin tradizionalez gozatzeko aukera izan dezaten.