Euskal presoen inguruko dokumentala dela eta, «zuhurtzia» eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Barne ministroari
Donostiako Udalak euskal presoen inguruko film dokumental bat diruz lagundu izana Bildu legez kanporatzeko arrazoia dela ohartarazi zuen Jorge Fernandez Espainiako Gobernuko Barne ministroak. Adierazpenok hautsak harrotu dituzte. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Idoia Mendiak, «zuhurtziaz» jokatzeko eskatu dio Barne ministroari eta epaiak «nolanahi» ezin direla ezarri aipatu du. Aldundiko bozeramaileak, Larraitz Ugartek, berriz, Espainiako Gobernua, «ilegazioen mehatxuan», oraindik «antzinako errezetak» ezartzen ari dela esan du.
Udaleko oposizioko hiru taldeek mozio bateratu bat aurkeztuko dute, udal gobernuari giza eskubideekin zer ikusia duen diru laguntza zein bestelako gaiak Giza Eskubideen batzordean adostu ditzala eskatzeko.
