'Grease' musikalak 40 urte bete ditu
Kursaal Auditorioan 5 emanaldi izango dira ikusgai ostirala eta igandea bitartean Grease film bihurtu baino lehen, musikala izan zen. Besteak beste, Richard Gere aktoreak interpretatu zuen zineman John Travoltak egin zuen Danny Zukoren papera. Musikak eta Sandy eta Danny Zukoren arteko maitasun istorioak fenomeno bihurtu zuen obra.
Aurten, Grease musikalak 40 urte bete ditu, eta Donostian ere izango da ikusgai. Kursaal Auditorioan taularatuko dute ostirala eta larunbata bitartean. Hainbat musikaletan parte hartu duen Jordi Cole izango da Travolta eta Operacion Triunfoko Edurne izango da Sandy. Guztira 33 artista eta 6 musikari izango dira agertokian, baina 80 lagunek parte hartuko dute ikuskizunean. Bertsio asko eta asko egin dira mundu osoan. Donostiara ekarriko dutena Broadway estiloko amodio istorio gisa aurkeztu du Coco Comin zuzendari artistikoak. Ikuspegi ironiko batetik planteatuta dago ikuskizuna, eta umore askorekin.