Ibilbide bihotz-osasungarrietan lehena, iruditan
Poliklinikako fisioterapeutek gidatuta, astean behineko zortzi irteera antolatu dituzte, eta erantzunaren arabera beste lau paseo antolatuko dituzte. Hitzordua Bengoetxea kaleko Sorospen Etxean ezarri dute, asteazkenero, goizeko 8:00etan; izan ere, ibilbideei 9:30ean ekingo dieten arren aldez aurretik tentsioa neur dezakeelako nahi duenak. Ekimenean aritzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, nahikoa da bertara azaltzea antolatutako paseoan parte hartzeko.
Bengoetxea kaleko Sorospen etxea abiapuntua izanik, aldaparik gabeko lau ibilbide zehaztu dituzte; hurrenez hurren, Haizearen Orrazia, Burdinazko Zubia, Anoetako estadioa eta Pasealeku Berria helmuga dutenak. Lehenengo egunean, Haizearen Orraziraino joan dira parte hartu duten 40tiko gora pertsonak.