Jesus Garmendiak Loiolako Nazioarteko Jauzi Lehiaketan parte hartuko du
Ostiralean hasi eta uztailaren 1a arte, Nazioarteko Jauzi Lehiaketa jokatuko dute Loiolako hipikan. Hainbat herrialdeetako 120 zaldizko inguru lehiatuko dira, 230 zaldi baino gehiagorekin. Jesus Garmendia donostiarrak ez du hutsik egingo, eta bi aldiz sari nagusia irabaztea lortu duen arren, berriro ere helburu bera izango du. “Calvaros Koncert behorrarekin, ahalik eta lan onena egiten saiatuko naiz”, adierazi du Garmendiak lehiaketaren aurkezpenean. Izan ere, zaldi gehiagorekin parte hartuko duela azaldu duen arren, oraindik ez daudela lehiatzeko momenturik onenean aurreratu du.