Pitbull euskaraz abestu eta dantzatu du Ura taldeak
Izarrak Plazara talentu lehiaketan 6 eta 18 urte arteko 68 lagunek parte hartu dute. Ura taldea izan da parte hartzaileetako bat. Ez dute finalerako sailkatzea lortu, baina saiakera polita egin dute. Pittbull abeslariaren Give Me Everything Tonight kantaren euskarazko bertsioa sortu dute: Gu Gaur. Kantaren erritmora egokitutako koreografia bat ere egin dute.