Chory Castro iritsi da Donostiara
Donostian dago jada Chory ezizenarekin ezaguna den Gonzalo Castro jokalaria. Bere emaztearekin batera iritsi zen erdilari uruguaiarra hirira, atzo goizean, Realean jokatzeko gogoz. Gaur goizean mediku azterketa egingo diote poliklinikan, eta gauzak ondo bidean, kontratua sinatuko du talde txuri-urdinarekin, aste honetan bertan. Ondoren, ahal bezain laster, jokalariaren aurkezpen ofiziala egiteko asmoa du klubak.

