Altzako jaiak hasi dira pregoiarekin... eta baloiekin
Altzako Historia Mintegiko kideek izan dute San Martzial jaietako pregoia irakurtzeko ardura. Ospakizuna Altzaren 622 urteko historiari erreferentzia eginez ireki dute; inguru berean, “Estibaus zelaian” egiten ziren altzatarren bilerak gogora ekarrita.
Jaietan altzatarrei ondo pasatzeko gonbitea egin, eta txikienei baloiak eta gozokiak bota dizkiete Altzako udaletxearen balkoitik. Jaiek astelehena arte iraungo dute; bien bitartean kirola, gastronomia, musika eta bertso ekitaldi ugari izango dira.