Danborrada berrien izen ematea uztailaren 27a arte luzatuko dute
2013an danborrada berri bat atera nahi duten elkarteek uztailaren 27a arte dute izena emateko. Horretarako, Konstituzio plazako Donostia Kultura-Festaken egoitzan aurkeztu behar dute dokumentazioa (pdf-a irekiko du) .
Helduen danborradak irteerarako libre dituen orduak hauek dira:
- Erdialdea: 05:00 -12:00
- Gros: 05:00- 16:00 / 21:30-00:00
- Amara: 02:30-16:00/ 21:00-00:00
- Antigua: 03:00-17:00
- Parte Zaharra: 05:00 -16:00